XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

astrologia. Kaprikornioren babesean sartu gara

Zodiakoaren hamargarren zeinua da.

Neguko solstizioan sartzen gara.

SATURNO planetak zuzentzen du signu hau Kardinala negatiboa duelarik.

Lurra da elementua.

Bere ikurra berriz, mendiko hauntza.

Signu honek, zuhurtasuna, disziplinarekin batera konportatzeko joera azaltzen du.

Jokabide arrazional baten jabea da.

Barnerakoia da.

IKURRA-HAUNTZA: originalitatearen distorsioa da.

Kaldeoek, Kaprikornioa, arrai buztan bihurtua duen hauntza deitzen dute.

Figura mitiko desberdinekin parekatu izan da, jainko kulturalekin izan ez denean, zeinak itsasotik atera ziren (inkonzientearen adierazgarria) gizonari zibilizazio era desberdinak azaltzeko, ondoren itsarora bueltatu zirelarik.

Kaprikornio arrunta: pazientzia haundikoa da, zuhurra, metodikoa eta errekurtsoz betetakoa.

Bere natura diziplina baten menpe dagoenez, frustrazioak eta une gogorrak gainditzeko trebetasun haundia du, bizitzari dagokionez jokabide serio eta erresponsablea izaten duelarik.

Zuhurtasuna da bere hitz klabea: anbizioak eskuratzeko, era hotz batez gauza guztiak ondo planifikatzen ditu.

Gauza guztiak arrazointuz, poliki baina gelditu gabe, gaitasun haundiz eta konzentrazio haundiz denbora luzaz lan egiteko gauza da.

Mentalki: Hotzak, kalkuladoreak, prezisio haundikoak, errazionalistak eta gogorrak dira.

Maitasunean: Hortan ere hotzak eta kalkuladoreak dira.

Baina era berean apalak, fidelak, serioak eta ematen zaien afektoa gordetzen dutenak dira.

Defektu haundienei buruz zera esan genezake: berekoiak dira, mentalki itxiak, puntilosoegiak eta gogorrak, batzutan krudelak ere izan daitezkelarik, sintimendurik gabekoak, kritikoak, pesimistak eta konbentzionalegiak.

Aktibitate gogozkoenak: beren pazientzia, ekonomia, erresponsabilitatea, emotibitate faltaren ondorioz, beren produziozko sistematan zuzendari izateko edo administradore izateko balio dute.

Zuzendari komertzialak, zientzia gizonak, funtzionarioak, matematikoak, nekazariak, politikoak eta eraikitzaileak izaten dira.

Sikologikoki: jokabide diziplinatu batetan parte hartzeko beharra sentitzen dute, horregatik modelo produktibo eta ordenatuak eraikitzeko beharra sentitzen dute.

Instintiboki beren burua autosufizientetzat jotzeko beharra dute, bizitza gertakizunen bidez esperimentatzeko, gauza kalkulatu eta ondo pentsatutako erara biziz.

Fisiologikoki: belauna eta azala dagokie, Kanzerraren oposizioan dagoenez, Kaprikornioak arazo dijestiboak izan ditzake.

Kaprikornio ziren zenbait ezagun: Newton, Mao-Tse-Tung, Pasteur, Zumalakarregi, Jose M. Sert, Matisse, Juana de Arco, Elvis Presley, Xabier Cugat, Martin Lutero, Moliere...

Estatu eta herri Kaprikornioak: Afganistan, Albania, Bulgaria, Euskadi, Krezia, India, Mexiko, New Zeland, Punjab, Bruselas, Constanza, Oxford eta Tokio.

Jon RAFELS.